bilatzailea
ostirala, 2017eko irailaren 22a

ALBISTEAK

Agenda 21

2017-07-03

Agenda 21

Bizikleta mantenu tailerra

 

 

 

Agenda 21ean aurten mugikortasuna gaia landu dugunez,interesgarria iruditu zitzaigun bizikletarekin erlazionaturiko ikastaroren bat antolatzea.Beraz, bigarren hiruhilekoan gure 3. zikloko ikasleek, ”Bizikleta mantenu tailerra” egiteko aukera izan zuten Laubidietan.Horretarako,Hernaniko “Azken Kilometroa” bizikleta dendako Iñigo eta Joseba izan zituzten maisu gisa.

Ikastaro honek bi  helburu nagusi zituen: lehenengoa, ikasleek beraien bizikleta hobeto ezagutzea eta mantenuko zenbait konponketa sinple egiten ikastea. Bigarrena berriz, konponketa arin horiek norberak egitea berreskuratzea zen.Ganberak adibidez, gutxitan konpontzen dira gaur egun petatxuak erabilita; jendeak gurpilak  bizikleta dendara eraman eta ganbera berria jartzea eskatzen duelako.

Otsailean 6. mailako ikasleak jaso zuten ikastaroa eta  martxoan berriz 5. mailakoak. Guztira,ordubeteko 8 saio jaso zituzten gure ikasleek(ordubeteko saio bat gela bakoitzak).Saioa bi ataletan banatu genuen: lehenengo 15 minututan, bizikleta baten atal nagusiak eta bizikletan ibiltzeko segurtasun arauak azaldu zitzaizkien ikasleei.Ondorengo 45 minututan berriz, alderdi praktikoagora jo genuen;hau da, gurpil bat zulatu ezkero, konpontzeko jarraitu beharreko pausoak ikasi eta praktikan jartzeko aukera  izan zuten .Beraz, gure ikasleek, zulaturiko gurpilaren ganberan(puzgailuaren laguntzarekin) zuloa aurkitu,lixa zati batekin zuloaren ingurua ongi lixatu, kola ipini eta zuloak tapatzeko petatxuak jarri zituzten zenbait ganbera zulatuetan.Lan horretarako ezinbestekoa denez,gurpilak nola jarri eta kentzen diren ere ikasi zuten.

Iñigo eta Josebak,saioak interesgarriak eta atseginak izateaz gain,baliagarriak izatea lortu zutela esan beharra dago.Mila esker denagatik!

Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*

   
   

AGENDA

JANGELA

jangela

BIDEBIETA / LAUBIDIETA

  • Dilistak gaztelako erara
  • Indioilar saltxitxak (patata frijituak (chips erakoak)(a)rekin)
  • Aktimela

MEABE

  • Babarrun zuriak
  • Oilasko xerra ogi arrailetan pasatuta (uraza(a)rekin)
  • Fruta

Gehiago ikusi

URTEBETETZEAK

  • Sua Olaberria Luengo
    2012-09-22 | 5 urte
  • Mattin Mutiloa Uria
    2006-09-22 | 11 urte
  • Jare Zubelzu Carpintero
    2014-09-22 | 3 urte

Urtebetetze gehiago

DOKUMENTUAK