ALBISTEAK
Baso-eskola
2017-04-05
Urte bat igaro da Baso-Eskolaren inguruko lehen aipamenak egin zirela Langile Ikastolan.
Proposamena Ekogunearen eskutik etorri zen.
Denbora tarte honetan asko izan dira gaiari eskaini zaizkion indarrak eta orduak: azalpen bilerak, formazio ikastaroak, antolaketa eta kordinazio bilerak, erakunde desberdinen arteko harremana...
Haur Hezkuntzako irakasle taldea egon da buru-belarri gaian murgilduta.
Esperientziak ikasturte honetan bi fase izango ditu: lehena, martxoan hiru urteko ikasle talde bakoitza hiru egun jarraietan joango da Ekoguneko parajeetara (Zabalegi eremuan); eta bigarrena, maiatzean bost egun jarraietan. Esperimental fase hauek datorren ikasturtea planifikatzeko aukera ezin hobea eskainiko dute.
Eta, urte baten ondoren, hasi dira lehen fruituak iristen. Meabeko hiru urteko ikasleen talde bat, jada, egona da hiru egunetan Ekogunean. Eta beste bi taldeetako ikasleek ondorengo egunetan izango dute esperientzi berri hau bizitzeko parada.
3 urteko ikasleen inguruan bi aipamen egin nahi ditugu. Baso-eskola hitza azken asteetan ahotik etengabe entzuten zaien mezua dela. Eta, bestalde, joateko egunak gerturatzen zaizkien arabera joan nahiaren inguruko irrika eta urduritasuna nabariak direla.
Jada esperientzia bizitzeko aukera izan duten ikasle guztiengan ezaugarri bat nagusitzen da: irribarrea.
Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina
Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.
AGENDA
JANGELA
URTEBETETZEAK
- Eñaut Zubiri Eizagirre
2018-05-29 | 5 urte