bilatzailea
astelehena, 2018eko abuztuaren 20a

ALBISTEAK

Ikastola Eguna

2018-05-10

Animatu eta parte hartu !!!

 
 
 

EGITARAUA:

10:30 Tilosetan

Laubidietako 4. mailako ikasleen emanaldia

Jarraian Punki-k ibilaldiari hasiera emango dio

 

12:00etan Laubidietan

Hamaiketakoa (sagardoa eta ura doan banatuko dira).

Haur, irakasle, eta gurasoentzako jokuak

 

14:00etan Atsgeindegin bazkaria

 

15:30ean, Atsegindegin

Play Back emanaldia guraso eta irakasleen eskutik

 

16:00etatik aurrera: Dantzarako unea

Jorge Grande DJaren eskutik. Honekin batera joku, tailer eta gaztelu puzgarriak Atsegindegin eta kiroldegian

 

19:00etan Amaiera

Punkik amaiera emango dio Ikastola egunari eta Laubidietara itzuliko da


Ikastola eguneko bazkarirako tikeak, maiatzak 23an  eta 24ean egongo dira salgai, 16:30tik 17:30era, Laubidietako jangelan.

Aurtengo  bazkaria menua izango da denontzat, ekintza batzordeak proposatu eta gelaburuak onartu duenez. Menuaren prezioa 11 eurokoa da. Ikastola egunean eskainiko den menua paella eta izozkia izango da. Inork elikagairen baten alergiarik izango balu, tiketa hartzerakoan jakinarazi diezaiola bertako arduradunari.

Tikeak erosterakoan, taldean izango zareten bazkaltiarren kopurua jakitea ezinbestekoa da, kopuruari dagozkion tikeak emango zaizkio arduradunari.Taldeko arduradunaren telefono zenbakia emango da tikeak erosterakoan.

 

Ekintza batzordeak antolatuko du bazkaltzeko lekua bazkaltiarren kopuruaren arabera.

Festa egunean tikeak eskatuko dira. Tike gabe dagoenak, ez du lekurik izango bazkaltzeko gunean.

 

Hona hemen aurtengo marrazki lehiaketako irabazlea. Egilea: Joanes Usabiaga Iriondo, LH4A gelakoa. ZORIONAK !!!

Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*