bilatzailea
igandea, 2017eko abenduaren 17a

ALBISTEAK

Langileen mobilizazioak

2017-09-22

Langileen mobilizazioak

Langile Ikastolako langileen oharra

 

 

 

HEZKUNTZA PUBLIKOKO LANGILEEN MOBILIZAZIOAK

 

Kaixo familia:

 

Aurreko ikasturtean hasitako errebindikazioekin jarraitzea beharrezkoa ikusten da Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin irtenbide bat aurkitu arte.

Gehiengo sindikalak (ELA, LAB, STE-EILAS) hiruhilabeteko honetarako egindako proposamenarekin bat egiten dugu. Ekintza anitz proposatu dira (elkarretaratzeak, itxialdiak, grebak,…) eta guk parte hartuko dugu horietako batzuetan. Hilero jakinaraziko dizkizuegu.

Hasteko, irailak 22,  eguerdiko 13:15ean , Laubidietan  ELKARRETARATZEA egin dugu.

Horrekin batera, datorren ostegunean, irailaren 28an, eguerdiko 13:15ean,  Meabe aurrean elkartu eta herrian zehar egingo dugun ibilaldira  gonbidapena luzatzen dizugu, eskola komunitateak elkarlanean denontzat hain beharrezkoak diren baldintzak aldarrika ditzagun.

Bestalde, Sindikatuek  luzatutako eskabide idatzira Langile ikastola atxikitzen da, eta mezu honi itsatsita helarazten dizugu deiaren berri ere ematen dizugu.

Langile Ikastolako langileen batzarra

Material osagarria
Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*