bilatzailea
larunbata, 2018eko abenduaren 15a

ALBISTEAK

Liburu gomendioa

2018-12-03

Liburu gomendioa

Santa Familia

 

 

 

'Santa Familia' komiki liburua osatu dute Eider Rodriguezek eta Julen Ribasek eta Euskadi Saria jaso berri dute, 8 urtetik aurrera aholkatzen den komiki honekin.

 

Umorez eta ironiaz erretratatu dituzte Rodriguezek eta Ribasek Sorkunde, Teodoro eta Nora pertsonaiak eta haien gorabeherak

   

«Familia da emanda datorren gauza bakarra. Ez lagunak, ez bizimodua, ez ingurua, familia baizik. Norak, ordea, arau horri ihes egingo dio. Sekretu bat gordetzen du. Bere sekretua. Baina hura kontatzeko ordua iritsi da, eta sakratua den instituzioa eztanda egiteko zorian dago. Jakina da, ordea, iraultza txikiak behar izaten direla gauzak bere onera ekartzeko». Horixe da Santa familia komiki liburuaren laburpena: Eider Rodriguez idazleak eta Julen Ribas marrazkilariak egin dute elkarrekin.
Sorkunde eta Teodoro gurasoak eta horien alaba Nora dira komikiko protagonistak. Sorkunde euskal herritarra eta euskalduna da, dietista eta katekista, eta «puntu sadikoa ere badauka»; Teodoro, jatorriz ginearra, egozentrikoa, nartzisista, alferra eta hantustea da, idazlearen esanetan. «Baina biek ere, euren modura, onena nahi dute euren alabarentzat». Bere bizitzako garai zail batean dagoen nerabea da Nora: erabaki behar du zer forma ematen hasiko den bere bizitzari, eta erabakiak hartu beharko ditu ia-ia lehen aldiz, gurasoen erabakimenetik aparte. 
Familia da ardatza, eta, horrekin batera, gurasotasuna eta nerabezaroa dira bi gai nagusiak.


Umoretik egina

Izan ere, komikiak, zerbait badu, hori umorea da, ironia. Izenburua, elkarrizketak, marrazkiak: orri guztiak zipriztindu ditu.
Aipatutakoez gain, gai gehiago ere jorratu dituzte egileek, besteak beste, jatorriaren araberako zapalkuntza, emakumeak beti eder eta gazte agertzeko inposizioa, ezarritako moldeetatik ateratzeko drama, amatasuna eta aitatasuna «aldaretik jaitsi eta desakralizatzeko gogoa» eta familia ereduei buruzko gogoeta.

Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*

   
   

AGENDA

JANGELA

jangela

BIDEBIETA / LAUBIDIETA

Gaur ez dago menurik

MEABE

Gaur ez dago menurik

Gehiago ikusi

URTEBETETZEAK

  • Aner Serrano Etxaniz
    2012-12-15 | 6 urte
  • Mara Agirre Biain
    2015-12-15 | 3 urte
  • Alazne Sanchez Cuesta
    2008-12-15 | 10 urte
  • Uxue Urrutia Rua
    2010-12-15 | 8 urte
  • Eider Lorenzo Rubio
    2014-12-15 | 4 urte

Urtebetetze gehiago

DOKUMENTUAK