bilatzailea
astelehena, 2019eko urtarrilaren 21a

ALBISTEAK

Liburu gomendioa

2018-12-12

Liburu gomendioa

Sagu kontuak

 

 

 

Egilea: Arnold Lobel

Argitaletxea: Kalandraka

Urtea: 2000

Itzultzailea: Koldo Izagirre

Ilustratzailea: Arnold Lobel

Laburpena:

Lo egiteko ez dago ipuin bat bezalakorik, eta ipuin bat baino hobe zazpi, baldin eta sagu aitak kontatzen dituen bezalakoak badira! Arnold Lobel-en klasiko bat.

Adina: 8tik gora

Testua eta irudia


Haur txikientzako obra da Lobelek eskaintzen digun hau, eta alde horretatik testuaren eta irudiaren arteko oreka horrez gain (zenbait kasutan irudiak berak istorioa jarraitzeko aukera ematen digularik), argumentua, hari narratzailea, denboraren tratamendua... haurraren ulertzeko gaitasunaren arabera eginikoa dugu. Istorio sinpleak dira (landutako sinpletasun hori), umorea bilatzen duten istorioak ("Gutizen putzua" liburuari hasiera ematen dion ipuinean gertatzen den bezala), adiskidetasuna ("Sagu agurea" ipuinaren kasua) edo zergatik ez, dibertimendua, une atsegina eta entretenigarria izateko aukera ematen diguten ipuin zoragarriak: "Sagua eta haizeak, Bainua", eta abar.

Irakurleak atsegina aurkituko du obra honekin topo egitean. Edizio zaindua duen liburu honetan ilustrazioaren mailaz eta testuaren egokitasunaz disfrutatzeko aukera izango baitu. Koldo Izagirreren tzulpena ere egokia da, bizia eta arina.

Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*

   
   

AGENDA

JANGELA

jangela

BIDEBIETA / LAUBIDIETA

  • Minestrone zopa
  • Albondigak saltsan patatekin ((a)rekin)
  • Fruta

MEABE

  • Kalabazin purea
  • Errusiar txahal xerra saltsan (patata frijituak(a)rekin)
  • Fruta

Gehiago ikusi

URTEBETETZEAK

  • Unai Villalba Santos
    2009-01-21 | 10 urte
  • Anika Galarraga Telleria
    2010-01-21 | 9 urte

Urtebetetze gehiago

DOKUMENTUAK