bilatzailea
osteguna, 2019eko otsailaren 21a

ALBISTEAK

Liburu gomendioa

2019-01-25

Liburu gomendioa

Piztiak bizi diren lekuan

 

 

 

Testua eta irudiak: MAURICE SENDAK

Itzulpena: KOLDO IZAGIRRE

 

Gau batez otso-larrua jantzi zuen Maxek eta hainbat gaiztakeria

egin zituen. Amak esian zion: PIZTIA EZ BESTEA!

eta Maxek erantzun: JAN EGINGO ZAITUT!

Amak, noski, ohera bidali zuen afaldu gabe.

Gau hartan basoa sortu zen Maxen gelan...

 

Lehen aldiz 1963an argitaratua, “Piztiak bizi diren lekuan”

obrak nolabaiteko polemika piztu zuen haurren jokabide

ez eredugarria erakusteagatik, baina HGLko klasikoa

eta ezinbesteko erreferente izatera heldu da. Hizkuntza

askotara itzuli da eta inoizko obrarik salduenetariko bat da.

 

Bihurrikeriak egiteagatik afaldu gabe ohera joatera zigorturik,

Max abiatu egiten da bere logelatik leku fantastiko baterako bidaia sinbolikoan, toki/denbora mitikoan zehar eta bere beldurrei aurre eginik. Basatiak bezain maitagarriak ziren munstro batzuen errege bihurtuta, abiapuntura itzultzen da, eta afaria dauka zain.

Joan etorriko bidaia bat, errealitatetik fikziora, gertatutako metamorfosia amets baten ondorio izan ote den azalpenik gabe.

 

 “Piztiak bizi diren lekuan” album ilustratuaren adibide bikaina da, hitzen eta irudien bateratze ezin hobeagatik; istorio poetiko

eta samurra da, umorez, ekonomiaz eta testu-ilustrazioen arteko erabateko harmoniaz kontatua.

Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*

   
   

AGENDA

JANGELA

jangela

BIDEBIETA / LAUBIDIETA

  • Porrusalda
  • Errusiar txahal xerra saltsan barazkitxoekin ((a)rekin)
  • Jogurta

MEABE

  • Barazki menestra
  • Ausolan patata tortila (tomate freskoa(a)rekin)
  • Jogurta

Gehiago ikusi

URTEBETETZEAK

  • Izei Lizeaga Solana
    2013-02-21 | 6 urte
  • Aiur Odriozola Rekondo
    2016-02-21 | 3 urte
  • Irati Torres Risueño
    2014-02-21 | 5 urte

Urtebetetze gehiago

DOKUMENTUAK