bilatzailea
igandea, 2017eko abenduaren 17a

ALBISTEAK

Meabeko sarrera

2017-05-26

Meabeko sarrera

Gelaburu Batzordearen oharra

 

 

 

Kaixo familia.

Zuengana jotzen dugu berriz ere, eguneroko bizimodu azkar honek arazoa bihurtu duen egoera bati irtenbidea aurkitu nahian.

Dakizuen bezala, Meabera zuetako asko kotxez hurbiltzen zarete eta une jakinetan egoera desegokiak sortzen dira behealdean. Baina horrez gain, goiko errepideko bus geltokian gero eta egoera arriskutsuagoak ematen direla ikusten dugu: autobusa ezin sartu edo erdizka sartu eta datozen kotxeak beste norabideko karrilean sartu behar izatea, horrek dakarrenarekin.

Idatzi honen helburua egoera horiek ekiditea da, kasu honetan aurkitzen diren familiak zein irtenbide eman diezaiokeen aztertzea proposatuz  (lehenago abiatu oinez, kotxea hartzea behar-beharrezkoa den kasuetan gertuko aparkaleku batean utzi, …) egoera hauek gertaera larri batean buka ez daitezen.

Gure kezkak kontuan hartuko dituzuelakoan, agurtzen gara.

Gelaburu Batzordea

Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*