bilatzailea
astelehena, 2019eko urtarrilaren 21a

ALBISTEAK

SOS Sahara

2019-01-07

SOS Sahara

Janari bilketa

 

 

 

Lagun maite hori:

Azken 19 urteetan, Saharako neska-mutilak ezagutzeko parada izan dugu Hernanin.

Gure herriko familietan igaro dituzte udako oporrak, eta gure kaleetan jolastu dira, zuek bezelaxe. Neska mutil hauek basamortuan bizi dira. Bertan udaran bero haundia egiten du eta neguko gauak oso hotzak dira. Urte eta urteetan ez dute euririk ikusten. Errefuxiatu kanpamenduetan bizi dira. Beraien gurasoek, bere lurraldetik ihes egin behar izan zutenean antolatu zituztenak. Beraien etxeak kanpainako denda handi eta oso politak dira, “jaimak” izenekoak.

Beraiek eraikitako eskolak eta ospitalak badituzte, hondarra eta ura nahasiaz eginikoak eta eguzki azpian lehortuta. Gure lagunek goseari aurre egiteko gure laguntza behar dute.

Horregatik guztion artean oinarrizko janaria bildu eta hara bidaltzea pentsatu dugu, batipat ARROZA, LEKALEAK, PASTAK, HEGALUZEA ETA SARDINAK OLIOETAN, AZUKREA ETA KONPRESAK behar dituztela esan digute.

Honetan lagundu nahi badiguzu, eraman zuk eman dezakezuna zure ikastetxera, abenduan eta 2019ko urtarrilaren 18ra arte.

Lortutako guztia saharako lagunen Kanpamendura bidaliko da otsailean, karabana erraldoi batean.

ESKERRIK ASKO

Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*

   
   

AGENDA

JANGELA

jangela

BIDEBIETA / LAUBIDIETA

  • Minestrone zopa
  • Albondigak saltsan patatekin ((a)rekin)
  • Fruta

MEABE

  • Kalabazin purea
  • Errusiar txahal xerra saltsan (patata frijituak(a)rekin)
  • Fruta

Gehiago ikusi

URTEBETETZEAK

  • Unai Villalba Santos
    2009-01-21 | 10 urte
  • Anika Galarraga Telleria
    2010-01-21 | 9 urte

Urtebetetze gehiago

DOKUMENTUAK