Historia

1970

Lehen gela 1970ean sortu zen, guraso talde bat eta irakasle jakin batzuen ekimenez, ordu-arteko eskola mota (eskola tradizionala) gainditzeko borondatearekin.

1993/94

Ikasturtean Langile Ikastola sare publikoan sartu zen.

2009

ikastolako komunitatearen partetik 16 urte bitarteko proiektuarekin jarraitzeko ahalegin ugari egin arren, Eusko Jaurlaritzaren aginduz, Hernaniko DBH publiko guztiak Institutuarekin bat egin zuten, ikastetxe bakarra sortuz; horren ondorioz Langile Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da (HH2-LH6)

1976

1976tik aurrera kooperatiba gisa legeztatu eta LANGILE izena hartu zuen.Une horretan argi eta garbi finkaturik geratu zen : herri eskola izatea, elitismo guztiak baztertuz sektore guztiei irekia, eta auzoetan ere kokatua egotea.

1996

Ordura arte OHOko eskaintza izan zena (2urtetik 14 urte bitarte), 1996an DBH-ren ezarpenaren ondorioz, Ikastolaren proiektua 16 urte arte luzatu zen, beti ere bere identitate ezaugarriak garatuz.

Irudi Galeria

kiroldegia-1993