Jangela

Langile ikastolak jangela-zerbitzua eskaintzen du bere hiru eraikuntzetan.  23-24 ikasturtetik  SERUNION entrepresa da zerbitzuaren hornitzailea. Jangela-zerbitzua irailetik ekainera eskaintzen da.

GAURKO MENUA

BIDEBIETA / LAUBIDIETA

Gaur ez dago menurik.

MEABE

Gaur ez dago menurik.

Tarifak:

2023/24 ikasturtean, honako hauek izango dira otordu bakoitzeko prezioak:

  • Ohiko ikasle ez garraiatuak: 4,60 €
  • Oiho ikasle garraiatuak: 3,30€
  • Ez ohiko ikasleak: 5,20 €

Hona hemen jangela zerbitzua eta kobraketa sistemari buruzko hainbat zehaztapen

Meabe

Haur hezkuntzako 2, 3 eta 4 urteko ikasleek bazkaltzen dute. 

Janaria bertan prestatzen da (in situ). Serunionek lehengaiak ekartzen ditu eta bertako sukaldariek prestatzen dute otordua.

Jangela azken solairuan kokatuta dago. Ikasleek bi eremu ezberdinetan bazkaltzen dute: HH2-4 urteko ikasleak jangelan eta HH3 urtekoak jangela ondoko gela batean.

 

Bidebieta

HH5 urteko ikasleek bazkaltzen dute txanda bakarrean. Serunionek janaria prestatuta ekartzen du (garraiatua).

Laubidieta

LH-ko ikasleek bazkaltzen dute (6-12  urtekoak).
Serunionek janaria eginda ekartzen du (garraiatua). Bi txandatan bazkaltzen dute:

  • TXANDA: LH1-2-3 mailakoak. Eguerdiko 12:15etatik 13:00etara
  • TXANDA: LH4-5-6 mailakoak. Eguerdiko 13:30etatik 14:30etara