DIBUJOS
Urtebete itsasargian. 16. atala
Oier ApaolazaPrimaria
Hegazkinak zetozen eta emakume talde bat itsasargira iritsi zen. Osaba emakumeak eta beraien umeak lasaitzen saiatu zen. Bonbak botatzean amaitutakoan, Jon eta osaba, Santa Kattalinen ermita ondoan dagoen zelai batera igo dira. Jon egun osoa bakarrik egon zen eta nahiko aspertuta. Osaba goizean itsasargitik irten zenetik ez zen bueltatu. Ordu orduan itsasargiko bonbila piztu zuen eta eguneko oharrak idatzi zituen. Ondoren bizikleta hartu eta autobusen garajean zegoen jendetzarengana hurbildu zen. Han jakin zuen Gernika bonbardatu zutela. Autobus geltokiko arduradunak esan zion osaba Matiasen tailerrean zegoela. Jon Matiasen tailerrera joan zen eta bertan aurkitu zuen osaba buruarekin belaunak jotzear zegoela. Jonek galdetu zion ea zer gertatzen zitzaion. Osabak erantzun zion Kattalin goizean Gernikara joan zela. Eta ez zela handik mugituko bera etorri arte. Gero, Jon Mirraren etxera joan zen. Aldaba jo zuenean ez zion inork erantzun, baina handik gutxira andre bat irten zen goiko leiho batetik, esan zion behekoak ez zeudela eta Mirrak zerbait utzi zuela berarentzat papertxo batean. Papertxoan Mirraren belarritako bat zegoen. Jon oso triste geratu zen espaloiaren kantoian. -Hementxe itxarongo diot, itzuli arte.- esan zuen Jonek.
Zergatik aukeratu dut atal hau. Mirra joan egiten delako eta kapitulurik interesgarriena iruditu zaitelako.
ANE AMENABAR ELU
COMEDOR
CUMPLEAÑOS
- Adei Esteban Iruretagoiena
02-12-2012 | 11 años