bilatzailea
astelehena, 2023eko maiatzaren 29a

AGENDA 21

Munduko biztanle guztiek euskaldunok daukagun kontsumo eredua izango balukete bi planeta-lur eta erdi beharko lirateke guztion bete beharrak asetzeko.

Baina, planeta bakarra daukagunez, zer gertatzen da?:

  • Beste batzuk gu baino okerrago bizi direla.
  • Munduko baliabide naturalak, gureak eta besteenak, agortzen ari garela.
  • Lurra, ura eta airea kutsatzen ari garela gure hondakinekin.
  • Gure hondakinak geroz eta lur gehiago okupatzen dutela.
  • Etorkizuneko belaunaldien baliabideak jaten ari garela  eta azken finean haientzako uzten ari garen etorkizuna ez dela oso erosoa.

Beraz, gure bizi modua guztiz jasanezina da. Zer egin dezakegu gure bizimodua jasangarria izateko?

ZER DA ESKOLA AGENDA 21?  

Gure herriek ( Euskadin 99 herri) eta gure Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxeek (Euskadin 341 ikastetxe , %50ra ) jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean . Beraz Eskolako Agenda 21, guztion konpromisoa da, eta, bestetik, ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da.  

ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 21AREN HELBURUAK?  

  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.
  • Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.
  • Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu. 

LANGILE IKASTOLAK 2005 urtean sinatu zuen ESKOLA-AGENDA 21 BETETZEKO KONPROMISOA.   

Bi urtetan, Lehen Hezkuntzan, “mugikortasuna” gaia landu dugu eta aurten “kontsumoa-hondakinak” gaia landuko dugu eta eskolan, etxean eta herrian gai horren inguruan dauden arazoak aztertuko ditugu . Aztertu eta gero helburu batzuk finkatuko ditugu eta lanean hasiko gara ( erosten ikastea, baliabideak ondo erabiltzea. zaborren sorrera murriztea, zaborrak ondo kudeatzea, birziklatzea……..)

GURASOAK: ZER EGIN DEZAKEZUE ETXEAN? 

Eskolako Agenda 21ean lantzen ari diren gaiak familian landu. Familiaren eragina eskolarena baino handiagoa da ikasleen lorpenetan: bikoitza adituen esanetan.

Kalkula ezazu zuren aztarna ekologikoa webgune hau erabiliz, eta ondoren beste hau

Halaber, hona hemen hainbat lotura: