bilatzailea
astelehena, 2020eko irailaren 28a

ALBISTEAK

2020-21 ikasturtea

2020-07-01

2020-21 ikasturtea

Oharra

 

 

 

 

Ikasturteko azken hiruhilekoan, COVID19k sortutako egoera zela eta,  egun batetik bestera,  eskola paralelo bat sortu behar izan genuen.

Gauza batzuetan asmatu genuen,  eta ikusi dugu beste gauza batzuetan, egitekoak dauzkagula.

Azken aste hauek, Langile ikastola osatzen dugun klaustroko irakasleok, hausnarketa eta antolaketarako tartea izan dugu:

  • Denbora honetan maila guzietan jarraitutako bideak ( proposamenak, ekintza zehatzak, proiektuak …) jasota ditugu eta aztertu ondoren, ondorioak atera dira.
  • Familiak tutoreekin egindako bileretan jaso dena bildu, aztertu eta ondorioak atera dira. Baita  zuzendaritzan jaso denaz ere.
  • Gure artean sortzen ziren zalantzak eta kezkak bideratzen laguntzeko Nora Salbotxekin formazio saioak egin dira.

Guzti hori kontuan izanda, 2020/21 ikasturte hasierarako, hainbat ildo nagusi markatu ditugu:

  • Maila guzietako ikasleei hasierako behaketa egitea ( alde emozionala/alde curricularra).
  • Behaketa horretatik abiatzea ikasturte hasierako jarduna.
  • Ikasleen arteko talde kohesioko ekintzak indartzea.
  • Aurrez aurrekoa bada hasierako agertokia, ikasleak hasi aurretik informatuko zaizue zer-nola izango den hasiera.
  • Aurrez aurreko ez bada, informatuko zaizue, ere, zein antolaketa prestatu dugun ikastolako maila guzietan prozedura berdinak jarraitzeko, bai ikasleekiko harremanetan, baita ere, familiekiko harremanetan.

Guzti hau zuekin partekatzeko, eta elkarrekin ikasturte berria prestatzeko,  lehen asteetan maila guztietan gelabilerak egingo dira, non irakasle taldeak, zuekin batera, osatuko ditugu jarraibideak.

Uda ona izan, eta iraila arte.

Langile ikastolako klaustroa.

Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*