bilatzailea
astelehena, 2019eko abenduaren 9a

ALBISTEAK

Gabon ez sexistak

2019-11-12

Gabon ez sexistak

Aholkuak

 

 

 

 

Gabonak gertu ditugu eta proposamena kontsumitzeko
eromenetik aldendu gaitezen den arren, jakin badakigu erosketa
batzuk egingo ditugula.
Gure helburu nagusiena HEZKIDETZA jorratzea izanik, liburuek,
jokoek, bideojokoek eta jostailuek ume eta gazteen garapenean
duten garrantziaz hausnarketa egin nahi dugu.
Haurtzaroan jakintza, ezagutza eta adierazpena jokoen eta
jostailuen bitartez garatzen dituzte umeek. Jokoetan neskek eta
mutilek gertuko bizipenak eta aukerak adierazten dituzte,
portaerak, jokabideak eta trebetasunak ikasten dituzte eta
etorkizunerako nortasuna ere eraikitzen dute. Jostailuek haurrek
jokoen bidez bereganatzen dituzten baloreak eta ahalmenak
sendotzen dituzte.
Publizitatean agertzen diren jostailuek, gehienetan, berdintasun
harremanak, errespetua eta elkartasuna bultzatu beharrean,
sexismoa, indarkeria eta horrelako baloreak bultzatzen dituzte.
Neskato eta mutikoentzat jostailu egokia aukeratzeko, kontuan
izan behar ditugu jostailuen kalitatea eta umeen adina, noski,
baina batez ere jarrera eta balore positiboak lortzeko laguntzen
duten ala ez. Beraz, jostailua aukeratu baino lehen ondoko hauek
kontutan hartzea gomendatzen zaituztegu:
Neskek zein mutilek erabili ahal izatea.
Eredu sexistak eta indarkeria ez bultzatzea.
Berdinen arteko harremanak eta komunikazioa bultzatzea eta
sendotzea.
Kooperazioa eta laguntasuna sustatzea.
Jostailuak dibertigarriak eta ondo pasatzeko balio izatea.
Edozein umek erabili ahal izatea, hau da, trebetasunik ez
izanda ere inor baztertzeko aukerarik ez ematea.
Jakin-mina eta sormena garatzen laguntzea, horretarako
jostailua erreza izan beharko du.
Jolasteko aukera berriak ematea, hau da, errepikakorra ez
izatea, pentsatzeko ahalmena eta arazoei aurre egiteko
baliabideak topatzen laguntzea.
Liburuetako izenburuetan, marrazkietan, eta ekintzetan
emakumezko eta gizonezkoen arteko oreka dagoela.
Hizkuntza, jarduerak eta estereotipo sexistarik ez daudela.
Protagonistak emakumeak edota genero rolekin hausten
dutenak direla (transexualak, homosexualak…)
Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*

   
   

AGENDA

JANGELA

jangela

BIDEBIETA / LAUBIDIETA

  • Espiralak tomatearekin
  • Oilasko izter errea (patata frijituak (chips erakoak)(a)rekin)
  • Txokolatezko pasteltxoa

MEABE

  • Udaberriko entsalada
  • Txahal xerra ogi arrailetan pasatuta (piper gorriak(a)rekin)
  • Fruta

Gehiago ikusi

URTEBETETZEAK

  • Kima Jauregi Artola
    2012-12-09 | 7 urte

Urtebetetze gehiago

DOKUMENTUAK