bilatzailea
astelehena, 2019eko abenduaren 9a

ALBISTEAK

Hamaika Batuaz egitasmoa

2019-10-02

Hamaika Batuaz egitasmoa

DOBERAren eskutik

 

 

 

 

Aurtengo ikasturtean ere, Dobera Euskara Elkarteak Hamaika Batuazegitasmoa martxan jarriko du.

Hamaika Batuaz egitasmoa, euskaraz moldatzeko zailtasunak dituztenentzat, kanpotik etorriak direnentzat eta eskolaz kanpo euskaraz aritzeko aukerarik ez dutenentzako dago zuzenduta.

Egitasmo hau ondorengo helburuen inguruan landuko dugu:

  • Euskararen aldeko jarrera hobetzeko. Euskararekin jolastuz eta gozatuz eskola-hizkuntza baino gehiago dela jabetzeko, eguneroko harremanetarako tresna dela ikusteko.
  • Euskara maila hobetzeko. Ikasketetan hizkuntza oztopo ez izateko eta etorkizunean gizarte honetan integratzeko eta lana topatzeko erraztasunak ere handitzeko.

Saio hauek ez dira euskarazko klase soilak. Tailerrak eta ikasleen gustuko ekintzak burutuko ditugu beraiek ondo sentitzeko eta arreta gehiago jartzeko.

Euskara izango da gozatzeko, ikasteko, jolasteko, barre egiteko.... tresna.

  • Parte hartzaileak: LH3-6. maila bitartekoak
  • Ordutegia: astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:30etara
  • Lekua: Biteri Kultur Etxean
  • Iraupena: urriaren 21tik maiatzaren 27era
  • Gurasoekin bilera: urriaren 15ean, 18:30etan Biteri Kultur Etxean

Animatu eta parte hartu!

Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*

   
   

AGENDA

JANGELA

jangela

BIDEBIETA / LAUBIDIETA

  • Espiralak tomatearekin
  • Oilasko izter errea (patata frijituak (chips erakoak)(a)rekin)
  • Txokolatezko pasteltxoa

MEABE

  • Udaberriko entsalada
  • Txahal xerra ogi arrailetan pasatuta (piper gorriak(a)rekin)
  • Fruta

Gehiago ikusi

URTEBETETZEAK

  • Kima Jauregi Artola
    2012-12-09 | 7 urte

Urtebetetze gehiago

DOKUMENTUAK