ALBISTEAK
Joxe Mari Auzmendi
2020-12-11
Bertsoa
Hemen lau bertso salati
Aitortza nahiaren zati,
Zure ekina estimatzea
Dugu erabaki.
Beste mundu bat eraiki
Asmoz lanean temati
Buru belarri ibili zinen
Ekintzaile bati.
Heziketa tratamendu
Ba ezin burutik kendu,
Isilpekora murgiltzen denaz
Zerbait esaten du.
Fokoetatik aldendu
Eta lanean mantendu
Hobe zugandik gauza gehiago
Ikasi bagendu.
Zeinek beharko laguntza
Berari eskua luza
Kolaboratu, eutsi, eragin,
Animatu, bultza.
Oinarrietan hezkuntza,
Herria eta hizkuntza
Elkarbanatuz areagotu
Zedin ezagutza.
Kritiko ta ameslari
Alperrik ez zinen ari
Arreta jarriz kideon alde
Humanoenari
Bide emanaz senari,
Mila esker Joxe Mari
Bazter nahasle nekaezina
Izan zinenari
Material osagarria
- Bertsoa | (4.3 Mb. audioa)
Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina
Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.
AGENDA
- 2021-01-26
- Ate irekiak. Meabe. 16:30-17:30
- 2021-01-27
- Ate irekiak. Meabe. 16:30-17:30
- 2021-01-28
- Ate irekiak. Meabe. 16:30-17:30
- 2021-01-29
- Matrikula egiteko epearen bukaera
- 2021-02-08
- Koordinatzaileen bilera. 17:00. Laubidieta
- 2021-02-09
- LH4A-LH4C: irtenaldia Txuri Urdinera
JANGELA
URTEBETETZEAK
- Ani Elizegi Legarreta
2018-01-25 | 3 urte - Oihane Zubeldia Reguera
2011-01-25 | 10 urte