ALBISTEAK
LANGILE ANTZERKIA. AZKEN SARRERAK
2022-04-01
LANGILE Ikastolaren 50 + 2. Urteurrenaren antzerkiaren data gerturatu zaigu. Apirilaren 2an izango da (larunbata) Biteri Kultur Etxean. Bi emanaldi izango dira. Goizeko emanaldirako (10,45) sarrera guztiak salduta daude. Eta eguerdiko emanaldirako (12,45) geratzen dira oraindik sarrera batzuk.
Bazen behin… duela 50 + 2 urte… LANGILE… antzezlana emango da hain zuzen.
Antzerkiko zuzendariak, gidoilariak, antzezleak, musikariak, abeslariak, teknikariak, laguntzaileak, e.a. ikastolarekin lotura izan duen jendea da eta beren artean egina da guztia. Antzerkian, jendearen arreta piztu eta hunkituko duen pasarte, istorio, une zail eta gozo askoren kontaketa egiten da. Betiere umore pixka edo puska batekin ikusia.
Geratzen diren sarrerak (5 €) Langile ikastolan izango dira apirilak 1 arte. (9:00-13:00 eta 14:30-16:30)
Langile-kide, Langile-zale, hau da, Langile sentitzen bazara, ZATOZ!!!
Albiste honi ezin zaizkio iruzkinik egin.
AGENDA
- 2023-12-11
- GELABURU KOORDINATZAILEAK: 16:45. Laubidietan
- 2023-12-18
- GELABURUAK: 17:00 Laubidietan
JANGELA
URTEBETETZEAK
- Adei Esteban Iruretagoiena
2012-12-02 | 11 urte