bilatzailea
asteazkena, 2020eko azaroaren 25a

ALBISTEAK

Laubidietako sarrerak

2020-09-09

Laubidietako sarrerak

Oharra

 

 

 

 

Zuengana jotzen dugu gero eta larriagoa den egoera bati elkarrekin irtenbidea aurkitu nahian.

Dakizuen bezala, egunero zuetako askok seme-alabak kotxez hurbiltzen dituzue eskolara. Hau horrela, maiz arrisku handiko egoerak ikus ditzakegu  eta oporrak baino lehen sustoan gelditu zen horietako bat izan genuen.

Askotan aipatu zaizuen bezala, gertaera larriena ekiditeko aukera ezberdinak daude. Alde batetik, badira egoera familiarrak non nahitaez kotxea hartu beharrean aurkitzen zareten. Kasu honetan, Ikastola ondoan badaude aparkalekuak (harrobia....) azkartasunez aparkatu eta eskolara hurbiltzea ahalbideratzen dutenak.

Bestetik, badira beste egoera batzuk (eguraldi  txarra, ohiturak…) ezinbestekoa ez izan arren, kotxez hurbiltzen zaretenak. Beste kasu honetan, iruditzen zaigu aukera ezberdinak daudela:

  • Oinez igotzeko puntuak adostu (Atsegindegi, kioskoa, auzo ezberdinetako puntuak ….) heldu baten laguntzaz edo beraiek bakarrik (adinaren arabera) taldetxo bat elkartu eta etortzea, autonomia bultzatzea ere garrantzitsua baita.
  • Eguraldi txarra egin arren, arropa egokia jantzi eta oinez igotzea.

Gure heziketaren barruan gero eta garrantzitsuagoa ikusten dugu heldu zein gaztek gure ingurumena zaintzeko jarrerak lantzearen beharra  eta  aipatutako  ekimen hauen bidez aurre egiten lagunduko digu gero eta kezkagarriagoa den gai honi.

Aurrekoetan egin den bezala, egoera konpontzen ez den bitartean, Udaltzaingoaren laguntza eskatu da, behar diren neurriak har ditzaten, gure helburua pertsonen segurtasuna ziurtatzea baita.

Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*