bilatzailea
igandea, 2019eko martxoaren 24a

ALBISTEAK

Liburu gomendioa

2018-11-27

Liburu gomendioa

Haur eta Gazte literatura

8 urtetik gorakoentzat

 

 

 

BIDAIA

Sanna, Francesca

Itzultzailea: Miren Agur Meabe

Donostia: Ttarttalo, 2017

ISBN 978-84-9843-694-5

Album eder honek immigrazioari buruzko ikuspuntu indartsu eta interesgarria eskaintzen du. Istorioaren hasiera Sirian koka dezakegu, ekonomikoki eta kulturalki egoera onean dagoen familia batean: gurasoak eta bi ume, liburutegi ederra etxean, harmonia harremanetan, autoa, bizimodu erosoa duen familia. Baina gerrak eztanda egiten du, eta aita lapurtzen diete. Ondorioz, amak erabaki gogorra hartu behar du: dena utzi, eta bidaia bati ekin, txoriek legez, etxe berri bat aurkitzeko. Eta bidaia luzea eta nekeza da: autoz, kamioiz, oinez, txalupaz, trenez… Txoriek ez dute mugarik; bai, ordea, errefuxiatuek eta immigranteek: mugak eta mugak, eta horma ikaragarriak aurkitzen dituzte.

Francesca Sanna ilustratzaile italiarrak hainbat errefuxiatu eta immigranteren istorioak entzun ondoren eta barne-barnean hunkiturik sortu du Bidaia liburua. Hainbat istorioren collage moduko bat egin du, errefuxiatuen nekearen, kemenaren eta indar sakonaren erakusle, eta omenaldia egin nahi izan die. Baina irakurleok ondo dakigu autorearen istorioko errefuxiatuek posizio onenetarikoa daukatela, ikasiak eta profesionalki prestatuak daudelako (kalkulatzen da 1991. urtetik 56 milioi inguruk utzi dutela beren etxea, hainbat gerratetan).

Ilustrazio ederrak bat datoz testuarekin, eta narrazioari indarra eta poesia ematen diote. Esango genuke autoreak, nahiz eta bidaiaren narrazioa deskriptiboa egin, narratzaile protagonistaren bitartez lortzen duela narrazio sinbolikoa. Eta, zalantzarik gabe, protagonista narratzailea izateak sinesgarritasun handia ematen dio istorioari. Lorpen horiek ematen diote liburuari kalitate bikaina eta hondoraino sartzen den emozioa eta egungo egoeraren salaketa. Miren Agur Meaberen itzulpena ederra iruditu zaigu.

Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*

   
   

AGENDA

JANGELA

jangela

BIDEBIETA / LAUBIDIETA

Gaur ez dago menurik

MEABE

Gaur ez dago menurik

Gehiago ikusi

URTEBETETZEAK

  • Nahia Altuna Arrieta
    2010-03-24 | 9 urte
  • Unax Mendiable Ezeiza
    2011-03-24 | 8 urte

Urtebetetze gehiago

DOKUMENTUAK