bilatzailea
astelehena, 2019eko abenduaren 9a

ALBISTEAK

Mahai ingurua

2019-11-26

Mahai ingurua

Freineten eragina Langile Ikastolan

 

 

 

 

 

MAHAI INGURUA: FREINETEN ERAGINA LANGILEN

 1 – PARTAIDEAK:

Nekane Idarreta, Itziar Gurmendi, Maite Arostegi eta Gabino Burgoa . Gaur egungo langileko irakasleak, eta irakasle ohiak. Lehen hirurak MCEP – HEMK-ko kideak urte luzez izandakoak. Eta Jose Luis Bardon, Bizkaian urte luzez irakasle izandakoa, eta baita ere, MCEP-HEMK-ko partaidea urte askotan.

 2- HISTORIA EGINEZ :

Duela 50 urte guraso eta irakasle talde txiki batek abentura berri bati ekin zion. Ikastolaren sorrera hartan bertan, egon zen eskola berri bat egiteko desioa eta nahia. Hazi txiki hori erein zutenek oso garbi izan zuten zer ez zuten nahi, garai hartan orokortua zegoen eskola hierarkikoarekin hautsi nahi izan zuten eta heziketarako gune berri bat sortu, non lekua izango zuten partaide guztiek eta formazioa, esperientzi ezberdinen ezagutza eta hausnarketa eta eztabaidaren bidez egituratuko zen pixkanaka-pixkanaka eskola berri hori.

HEZIKETA, mugimendua den heinean, bide luzea egin du Langilek eta bide horretan ibiliaz, eskola, pedagogo, heziketa plan eta legedi ezberdinak ezagutu ditu. Bilakaera horretan Freinet pedagogoa eta bere jarraitzaileak ezagutu genituen eta bat egin genuen Eskola Berriak “Escuela Modernak” aldarrikatzen zituen ezaugarriekin. Honek, teknika sorta eta baliabide pedagogikoaz gain, Eskola egiteko filosofia oso bat eskaintzen zuelako. “Eskola Berriaren” ezaugarrietako batzuk hauek dira: Ezberdina, Modernoa (ikerketan oinarritua), Euskalduna, Demokrazian oinarrituta, Parte hartzailea, Popularra/publikoa, Irekia /Denontzat, Kritikoa, laikoa, kohezitzailea…

Freineten pedagogiaren ezaugarri esanguratsuetako bat elkarlan sareak sortzea dela dio Rinnaldo Rizzik, sare hauek Ikasleen artean sortzen dira baina baita ere irakasleen artean eta irakasle eta familien artean ere. Heziketa ezin baita ulertu Elkarlanik gabe, harreman guzti hauek baitira heziketa prozesuak aberasten dituztenak”. Horietako ekarpen ugari gaur egun ikastolako ezaugarri izaten jarraitzen dute:

  • Teknikak / Metodologia. Batzarrak, Goizeko bilerak gelan (bilguneak), Testu libururik ez, Testu librea, Elkarreraginean- Komunikazioa, Gutunak, trukaketak (korrespondentzia), irteerak, Bidaiak, Tanteo esperimentala / Ikerketak...ikasleen jakin-minetik abiatu (galderetatik abiatu), txokoak, tailerrak, (gaika, arratsaldekoak, libreak).
  • Gelaren antolaketa. Espazio eta denboraren erabilpena. Gaiak (arloak txokoka edo tailerka antolatuta, bakoitzak bere ezaugarri eta prozedurekin. Lanaren antolaketa: lan-zerrendak, Lantratoak  Zer? Nola? Zertarako?. Gaien aukeraketa, inguru azterketa, datu eta informazio bilketa, liburuxkak osatu, buruketen fitxeroak, kalkulu orriak ...Testu libreak, Hitzaldiak, azken xedeak, teknologiako proiektuak...
  • Espresio librea. Marrazkiekin, gorputzarekin, idatziekin, irakurketarekin, antzerkiekin...ikaslea norbera izaten sentitzen delako.
  • Tanteo esperimentala (Zientzia egitea) / Bizitzako eskola egitea
  • Materialak: Kontsultako liburuak, Beraiek egindako materialak...Irakasleok osatutakoak, erosia
  • Baloreetan oinarritutako heziketa: tutoretza planak, Proiektu ezberdinak.
  • Ikasleen Ebaluazioak: Zer dakigu? Zer ikasi dugu? Zer sortu dugu? Ikasle bakoitzak, familiak eta irakasleak jakin behar dugu non dagoen ikaslea uneoro, zer zailtasun duen eta zer lorpen. Freinetek zion Lantratoekin eta lanaren jarraipenarekin nahikoa zuela ebaluatzeko... Prozesua eta bukaerako txostenak erabiltzen dira ebaluatzeko, pertsonak, bere osotasunean hartuta.
  • Gelako materialaren ardura eta leku komunen garbiketa partekatzea.
  • Borondatezko kuotaren bidez eskola irekia denontzat izango dela ziurtatu
  • Irakasleen formakuntza, familien formakuntza. Bilerak. Informazioa/Formazioa: entzun, eztabaidatu, ekarpenak egin, erabakiak hartu, ebaluazioak egin....Norberak sentitutakoa, bizi izandakoa partekatuz  aberatsago bihurtzeen dugulako heziketa...
  • GUZTI HAU ZERTARAKO? Ikasle, irakasle eta familien arteko ekarpenak eginez, eskola hobetzen delako. Ezagutzeak eta entzuteak errespetua dakarrelako.  

ETA BUKATZEKO: Eskola ez da gauza estatikoa. Gure ezaugarriak dituen “Eskola Berria” egunero goaz egiten eta garatzen.

Freinetek esango lukeen bezala: “Ikasleak, irakasleak, langileak, familiak...bizi eta sentitu eskola, izan zaitezte proiektuko partaideak”. Egoera hau ematen bada, eskola eguneratua eta modernoa izango da.

Oharra. MCEPen esanahia: (Movimiento Cooperativo de Escuela Popular )

Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*

   
   

AGENDA

JANGELA

jangela

BIDEBIETA / LAUBIDIETA

  • Espiralak tomatearekin
  • Oilasko izter errea (patata frijituak (chips erakoak)
  • Txokolatezko pasteltxoa

MEABE

  • Udaberriko entsalada
  • Txahal xerra ogi arrailetan pasatuta (piper gorriekin)
  • Fruta

Gehiago ikusi

URTEBETETZEAK

  • Kima Jauregi Artola
    2012-12-09 | 7 urte

Urtebetetze gehiago

DOKUMENTUAK