bilatzailea
ostirala, 2023eko abenduaren 1a

ALBISTEAK

Matrikula

2021-01-11

Matrikula

2021/22 ikasturtea

 

 

 

 

2021/22 ikasturterako matrikula epea urtarrilaren 18tik 29ra bitarte izango da.

Matrikula egiteko, Laubidietako bulegora etorri behar duzue. Internetez ere egin daiteke horretarako dagoen aplikazioa erabiliz.

Zuzenean egiteko,  derrigorrezkoa da hitzordua adostea. Horretarako, dei ezazue telefonoz bulegora (943 555 423) edo bidal ezazue e-mail bat zuen ordutegia proposatuz. Berehala erantzungo dizuegu.

Etortzerakoan, honako dokumentuak ekarri behar dituzue:

Gurasoen edo tutoreen NANak

Familia liburua

Errolda agiria (familia osoarena)

Bestelako agiriak (elbarritasuna, familia ugaria, hezkuntza premia bereziaren beharra…)

Matrikula eskabide bakar bat entregatu behar da (eskola bakar batean). Eskabide bat baino gehiago aurkezten baduzu, egokitu dakizukeen ikastetxea hautatzeko eskubideak galduko zenituzke.

Ezarritako epean aurkeztutako eskabide guztiak onartuak eta baldintza beretan bideratuak izango dira, aurkeztutako data kontuan hartu gabe.

 

Halaber, gure ikastolako hezkuntza proiektua eta funtzionamenduari buruz informazioa jaso nahi duzuenontzat, bilera batzuk antolatu ditugu. Aurtengoz, bilera hauek MEET aplikazioaren bitartez  izango dira urtarrilaren 18an (astelehena):

17:00etan: euskaraz

18:30etan: gazteleraz

Bileran parte hartzeko interesaturik bazaudete, bidal ezazue e-maila, zein ordutan nahi duzuen adieraziz. Aplikazioan sartzeko izena eta pasahitza bidaliko dizuegu.

Bestalde, Meabe eraikina (Haur Hezkuntzakoa) bisitatzeko aukera izango duzue urtarrilaren 26an 27an eta 28an, arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara. Hemen ere ezinbestekoa da izena ematea (telefonoz nahiz emailez), aukeratutako eguna eta ordua zehaztuz.

Material osagarria
Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*