bilatzailea
astelehena, 2021eko urtarrilaren 25a

ALBISTEAK

Olentzero eta Maridomingi

2020-12-14

Olentzero eta Maridomingi

Oharra

 

 

 

 

Ohar honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu, aurten COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz abenduaren 24ean Olentzero eta Maridomingi ez direla urteroko moduan plazan egongo argazkiak atera eta opariak banatzen. Hau horrela, aurtengoan Atsegindegin egongo dira abenduaren 24ean goizeko 12.00-14.00 eta 17.30-19.00ak bitarte haurren gutunak jaso eta opariak banatzen. Hau aurrera eramateko eta beharrezko neurriak bete daitezen, zenbat haur azalduko diren jakin beharra daukagu ilarak antolatzeko, izan ere haur bakoitzari ordu bat emango zaio oparia jasotzera azaldu dadin pilaketak ekiditeko asmoz.

Oparia jaso eta gutuna entregatzera joan daitezen izena emateko Biteri Kultur Etxera joan beharko da egun hauetako batean eta bertan emango da 24ean oparia jasotzera joan beharko duzuen ordua:

- Abenduak 18 ostirala arratsaldeko 18.00-20.00h bitarte.

- Abenduak 21 astelehena arratsaldeko 18.00-20.00h bitarte.

Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*