bilatzailea
igandea, 2020eko maiatzaren 24a

ALBISTEAK

Oporrak bakean

2020-03-06

Oporrak bakean

Familiak behar dira udan haur errefuxiatu sahararrak harreran hartzeko

 

 

 

 

  • Elkarte eta udal ezberdinek  familiak programan parte hartzera animatzeko kanpaina martxan jarri dute, “BIDAIA BAT BAINO GEHIAGO” lelopean.

 

Otsailaren 11n, asteartea, Oporrak Bakean programaren “bidaia bat baino gehiago” kanpaina aurkeztu da Donostian prentsa-aurrekoan. Horren bitartez,  biztanleak haur errefuxiatu sahararrak udan harreran hartzera animatu nahi dira.

Badira 30 urte baino gehiago hainbat familiek, udako hilabeteetan, haur sahararrak euren etxeetan jasotzen dituztela. 2019ko udan 289neska eta mutil saharar etorri ziren EAEra, eta, aurten, beste horren beste etortzea nahi da. Horretarako, gutxienez, 100 familia gehiago beharko dira, eta Oporrak Bakean programa antolatzen duten elkarte eta udaletxeek  gizartea kontzientziatu eta egiten duten lana ezagutarazteko helburu duen kanpaina berri hau abiarazi dute.

Zer da Oporrak Bakean?

Herri Sahararrak 40 urte baino gehiago daramatza errefuxiatu kanpamentuetan bizirauten, munduko basamorturik idorrenetako batean, euren lurraldera itzuli ezinik. Kanpamentu horietan 14 urtetik beherako 56.000 ume bizi dira, eta horietatik %30ek hazkunde gabeziak dituzte, klima gogorra eta elikadura baldintzen ondorioz. Hori dela eta, Oporrak Bakean programak 10 eta 12 urte bitarteko haur saharar errefuxiatuak udan, bi hilabetez, hemengo  familiekin bizi daitezen sustatzen du. Gurean egiten dituzten egonaldi horien helburu dira: umeak basamortuko baldintza gogorretatik urruntzea da (itzalean 55ºtara heltzen diren tenperaturak), hazten ari diren adin honetan lagunduko dituen elikadura egokia jasotzea, azterketa medikuak egitea eta euskal kultura eta saharar kulturen arteko lotura sustatzea.

Ze baldintza bete behar dira programan parte hartzeko?

Edozein motako familia izan daiteke harrera familia: pertsona bakanak, elkarbizitza unitateak, seme-alabadunak zein seme-alabarik ez dutenak. Baldintzarik garrantzitsuena denbora eta gogoak izatea da, haurrari arreta eskaini ahal izateko, eta bizi eta lo egiteko tokia eskaini ahal izatea.

Oporrak Bakean 2020 Kanpaina

Bidaia bat baino gehiago” izango da aurtengo kanpainaren leloa. Esaldi horrek oso modu egokian laburtzen du programan parte hartzen duten neska eta mutilen  esperientzia, eta baita horiek hartzen dituzten harrera familiena ere.

Kanpainak ikus-entzunezko euskarri ezberdinak ditu. Hauen artean  udalerri ezberdinetatik pasako den erakusketa bat, non Ahmedek, bere arreba txikiari, Hurriari (saharar haur errefuxiatuak) bere Euskal Herriko egonaldian zenbat gauza ezberdin ikusi eta ikasiko dituen azaltzen dion.

Programaren informazio guztia oporrakbakean.eus web guneanjasota dago.

Kanpainaren material guztiak hemen ikus daitezke (bideoak, audioak, kartelak, eskuorriak…): http://oporrakbakean.eus/material-bankua/

 

Informazioa jaso eta programan parte hartzeko

Haur saharar bat uda honetan harreran hartzeko interesa duten familia edo pertsonek dagokien elkarte edo udalarekin jar daitezke kontaktuan (http://oporrakbakean.eus/quienes-somos/elkarteetaudalantolatzaileak/?lang=es), edo lurralde bakoitzeko pertsona arduradunarekin:

Araba: 665711947             Bizkaia: 658751359           Gipuzkoa: 696014786

oporrakbakean@gmail.com

HERNANIN

Informazio gehiago:

 Hernaniko udala. Lankidetza arloa

lankidetza@hernani.eus

943337017

 

Erakusketa: Biteri kultur etxean, martxoaren 2tik 6ra kanpainaren erakusketa (“Bidaia bat baino gehiago”) eta eskuorriak egongo dira.

Hitzaldi informatiboa:HASSANNA AALIAk, Hernanin bizi den Saharako errefuxiatu politikoak, Saharako testuinguru eta egoera politikoaz hitz egingo du. Ondoren Oporrak Bakean egitasmoaren helburuez hitz egingo da eta programaren inguruko zalantzak eta argitzeko ere baliatuko da aukera. Hitzaldi hau martxoaren 6an, ostirala, izango da 19:00etan Biterin.

Iruzkinak(0)
Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

   
  Izena*

  E-posta*

  Mezua*

   
  Idatzi segurtasun kodea*

   
   

JANGELA

jangela

BIDEBIETA / LAUBIDIETA

Gaur ez dago menurik

MEABE

Gaur ez dago menurik

Gehiago ikusi

URTEBETETZEAK

  • Alex Armentia Fernandez
    2017-05-24 | 3 urte
  • Samanta Hernández Jiménez
    2008-05-24 | 12 urte

Urtebetetze gehiago

DOKUMENTUAK