bilatzailea
astelehena, 2023eko maiatzaren 29a

HISTORIA

  • Lehen gela 1970ean sortu zen, guraso talde bat eta irakasle jakin batzuen ekimenez,  ordu-arteko eskola mota (eskola tradizionala) gainditzeko borondatearekin.
  • 1976tik aurrera kooperatiba gisa legeztatu eta LANGILE izena hartu zuen.Une horretan argi eta garbi finkaturik geratu zen : herri eskola izatea, elitismo guztiak baztertuz sektore guztiei irekia, eta auzoetan ere kokatua egotea.
  • 1993/94 ikasturtean Langile Ikastola sare publikoan sartu zen.
  • Ordura arte OHOko eskaintza izan zena (2urtetik 14 urte bitarte), 1996an DBH-ren ezarpenaren ondorioz, Ikastolaren proiektua 16 urte arte luzatu zen, beti ere bere identitate ezaugarriak garatuz.
  • 2009.an, ikastolako komunitatearen partetik 16 urte bitarteko proiektuarekin jarraitzeko ahalegin ugari egin arren, Eusko Jaurlaritzaren aginduz,  Hernaniko DBH publiko guztiak Institutuarekin bat egin zuten, ikastetxe bakarra sortuz; horren ondorioz Langile Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da (HH2-LH6)

 

INSTALAZIOAK

Gure ikastetxea hiru guneetan kokatua dago:

  • Meabe

Haur Hezkuntzako 2,3 eta 4 urteko ikasleak daude bertan.

  • Bidebieta

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleak daude bertan.

  • Laubidieta

Lehen Hezkuntzako maila guztiak daude bertan.

Gure historia Kronikan

Baina gure ibilbidean herriko eraikuntza asko erabili izan ditugu, une bakoitzeko egoera eta beharren arabera.

 

ZIKUÑAGA

 

ATZIETA

 

FLORIDA

 

ELIZATXO

 

TXIRRITA

 

BITERI

 

VILLA MENDIA

 

LARRAMENDI

 

POLIDEPORTIBO

 

PARADOREA

 

GAY MUR TXIKI

 

HARRIATSU

 

LAUBIDIETA

 

MEABE

 

SANTA BARBARA