bilatzailea
igandea, 2020eko irailaren 27a

MARRAZKIAK

Urtebete itsasargian. 5. atala

Urtebete itsasargian. 5. atala

Nahia Alkorta
Lehen Hezkuntza

 

Jaiki eta batera osaba ikusi zuen Jonek gauzak prestatzen: Arrantza makila, zizareak, sokak eta giltza batzuk.

Segidan portura joan ziren arrantzatzera, eta Jon poz-pozik joan zen.

Osabaren itsasontzi berdea oso polita zen, eta gauza asko zeuden barruan. Abiatu egin ziren.

Bat-batean euri zaparrada, trumoiak... hasi zituen, olatuak geroz eta gehiago ari ziren arrotzen.

Uretan bulto handi bat ikusi zuen mutilak eta osabak soka batekin hartu zuen, oso beldurtua zegoen Jon; hildako bat zen.

Entzunda zeukan hilda dagoen pertsonei arrainek begiak jaten zizkietela, eta bat-batean olatutzar batek gorpuari buelta eman eta botaka hasi zen eta galdetzen zuen ea noizbait ahaztuko ote zuen amets gaizto hori.

Geroxeago, osabak ekarri zuen sokarekin hildakoa lotu eta itsasertzera eraman zuen poliki-poliki.

Gero, osaba eta Jon itsasargira bueltatu ziren, aurkikuntzaren berri eman ondoren.

Nire iritzia:

Asko gustatu zait ipuinaren atal hau hildako bat arrantzatzen dutelako batik bat,  baina gehien arrantzatzera joaten direlako.

Ioritz Exposito