METODOLOGIA
- Konpetentzien araberako Hezkuntza prozesua bultzatzen dugu .
- Ikasle bakoitzaren egoeratik abiatzen, norbanakoaren ahalmenak garatzeko saiakerak egiten dira; premiazkoa den kasuetan eraginez.
- Irakasle-ikasleen eta ikasleen arteko harremanak elkarkidetasun eta errespetuan oinarritzen dira, hau lortzeko, eskola ordutegian eta antolaketan denbora eskaintzen zaio, ikasleen partaidetzari aukera emanaz : tutoretzak (bakarka, taldeka), bilguneak, ikasleen ordezkaritza bilerak …
- Eskola etengabeko ikerketa leku bilakatuko da, horretarako, adinaren arabera, gelak egokituz: “Txokoak”, “Tailerrak“. Taldekatze malguak ohikoak dira.
- Eskola bere inguru hurbilean txertatuta egongo da: errealitatearen bila kalera irtengo da eta inguruari ikasgelak zabalduko dizkio. Irteerak eta bidaiak curriculuma garatzeko elementu garrantzitsuak dira ikastolan.
- Hizkuntzen trataera: euskara , gaztelania eta ingelesa modu koordinatuan eta metodologia berdina erabiliz lantzen dira.
- Ikasleen prozesua osotasunean ebaluatzen da eta ondorioak aldian aldiko bileretan azaltzen zaizkio familiari eta ikasleari.
- Elkarlanaren sustapena . Eskola komunitateko partaide guztien arteko elkarlana eguneroko funtzionamenduaren oinarria da, nahiz ikasle, guraso edo irakasle.
- Material anitza eta komunez hornitzen dira gelak.
Metodologiaren transmisioa. Bi modutan egiten da: irakasleen artean; eta irakasle eta guraso artean maiztasunez antolatzen diren gela bileren bitartez .
AGENDA
- 2019-12-09
- LH2: gela bilerak. 17:00
- Koordinazio bilera. 17:00
- 2019-12-10
- LH6: gela bilerak. 17:00
- 2019-12-11
- LH3: gela bilerak. 17:00
- 2019-12-12
- LH1: gela bilerak. 17:15
- 2019-12-16
- Gelaburuen bilera. 19:00. Laubidieta
JANGELA
BIDEBIETA / LAUBIDIETA
- Espiralak tomatearekin
- Oilasko izter errea (patata frijituak (chips erakoak)
- Txokolatezko pasteltxoa
MEABE
- Udaberriko entsalada
- Txahal xerra ogi arrailetan pasatuta (piper gorriekin)
- Fruta
URTEBETETZEAK
- Kima Jauregi Artola
2012-12-09 | 7 urte