bilatzailea
astelehena, 2023eko maiatzaren 29a

METODOLOGIA

  • Konpetentzien araberako Hezkuntza prozesua bultzatzen dugu  .
  • Ikasle bakoitzaren egoeratik abiatzen, norbanakoaren ahalmenak garatzeko saiakerak egiten dira; premiazkoa den kasuetan eraginez.
  • Irakasle-ikasleen eta ikasleen arteko harremanak elkarkidetasun eta errespetuan oinarritzen dira, hau lortzeko, eskola ordutegian eta antolaketan denbora eskaintzen zaio, ikasleen partaidetzari aukera emanaz  : tutoretzak (bakarka, taldeka), bilguneak, ikasleen ordezkaritza bilerak …
  • Eskola etengabeko ikerketa leku bilakatuko da, horretarako,  adinaren arabera, gelak egokituz: “Txokoak”, “Tailerrak“.  Taldekatze malguak ohikoak dira.
  • Eskola bere inguru hurbilean txertatuta egongo da: errealitatearen bila kalera irtengo da eta inguruari ikasgelak zabalduko dizkio. Irteerak eta bidaiak curriculuma garatzeko elementu garrantzitsuak dira ikastolan.
  • Hizkuntzen trataera: euskara , gaztelania eta ingelesa modu koordinatuan eta metodologia berdina erabiliz lantzen dira.
  • Ikasleen prozesua osotasunean ebaluatzen da eta ondorioak aldian aldiko bileretan azaltzen zaizkio familiari eta ikasleari.
  • Elkarlanaren sustapena . Eskola komunitateko partaide guztien arteko elkarlana eguneroko funtzionamenduaren oinarria da, nahiz ikasle, guraso edo irakasle.
  • Material anitza eta komunez hornitzen dira gelak.

Metodologiaren   transmisioa. Bi modutan egiten da: irakasleen artean; eta irakasle eta guraso artean maiztasunez antolatzen diren  gela bileren  bitartez .